Zotin
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
- Artikulu hau espasmoari buruzkoa da; bolumen-unitatea gaitzat duena beste hau da: «txopin (unitatea)»
Zotina edo txopina diafragmak borondatearen kontra sortzen duen espasmoari deritzo. Normalean zenbait alditan ematen da minutuko. Biriketara sartzen den itsumustuko aire-jarioak glotisa itxiarazten du.
Sailkapen medikoa
- Akutua, onbera edo iragankorra: 48 ordu baino gutxiago irauten duena.
- Iraunkorra: 48 ordu baino gehiagokoa.
- Trataezina: hilabete bat baino gehiago irauten duena.
Kausak
- Bizkorregi jan edota edatea.
- Edari alkoholdun gehiegi edatea.
- Edari gasdunak edatea.
- Eztula egin edota barre egitea.
- Estresa
- Kirurgia ondoren.
- Entzefalitis epidemiko baten ondorioz.
Munduko errekorra
Zotinka denbora gehien eman duen pertsona Charles Osborne (1894-†1991) da, 1922tik 1990ra iraun zuen eta.
Kanpo estekak
- Zotinari buruzko artikulua (zientzia.net)
- Datuak: Q58952
- Multimedia: Hiccup / Q58952