Urkizu-Iturbe jauregia

Urkizu-Iturbe jauregia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′47″N 2°32′29″W / 43.12976706°N 2.54144463°W / 43.12976706; -2.54144463
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa

Urkizu-Iturbe jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVII. mendean eraiki zen Suso errebalean, estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin, mende hartan Elorrion eraiki ziren jauregi gehienak bezala.[1]

Jauregi hau egin zuten Elorrioko bi familiarik ahaltsuenek, XVI. mendean bai Urkizu eta bai Iturbe familiak Elorrioko lehenak izan baitziren Sevillako merkatua irekitzen.

Urkizu leinua Elorrioko ospetsuena eta ahaltsuena izan zen. Abendaño etxean zuen jatorria. Gaur egun ere, zortzi etxe daude fatxadetan leinuaren armarria dutenak.[2] Iturbe leinua, berriz, Lekeriketa auzotik zetorren. Familia biak elkarrekin hasi ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta ezkontza bidez indartu egin zituzten bien arteko harremanak.

Historia

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Guk dakigula, XVI. mendean Mundu Berriko merkataritzan aritzeko asmoz Sevilla zapaldu zuten lehen elorriarrak izan ziren Pedro Perez Urkizu eta Zenita eta Juan Otxoa Iturbe. Seguruenik hara iritsi ziren Gipuzkoako zenbait merkatariren arrastoari jarraituta, hala nola Ibañez Hernani familia mondragoetarra. Handik aurrera, Sevilla bihurtu zen fortuna egiteko aukera paregabea elorriar askorentzat.[3]

Negozioetan bidelagun izatetik, senide izatera iritsi ziren Urkizu eta Iturbe familiak, ezkontza erababili baitzuten bien arteko harremana estutzeko. Urkizu-Iturbe jauregi hau da erabaki horren ondorio zuzena.

Ezaugarriak

Urkizu-Iturbe jauregia Suso errebalean eraiki zen, estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin, garai hartan Elorrion egin ziren jauregi gehienak bezala.

Fatxada nagusian jauregiak Urkizu eta Iturbe leinuen armarria dauka, zehazkiago, Juan Urkizu Gerbellano kapitainarena eta haren emaztearena Katalina Iturbe Otalora, zeinek seme bat izan zuten, Tomas Urkizu Iturbe, 1655ean Alcantarako Ordenako zaldun izan zena.

Iruditegia

  • Fatxada nagusiaren xehetasuna
    Fatxada nagusiaren xehetasuna
  • Urkizu-Iturbe familiaren armarria
    Urkizu-Iturbe familiaren armarria

Ikus, gainera

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea

XVII. mendea

XVIII. mendea

XIX. mendea

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea

Bibliografia

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 178 or..
  3. (Gaztelaniaz) Basterretxea Kerexeta, Igor. (2004). Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. , 59 or. ISBN 84-609-0156-4..

Kanpo estekak

  • Elorrioko Udalaren webgunea.
  • Azaleratu zure alde erromantikoa. Elorrioko Udala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56071259
  • Commonscat Multimedia: Urkizu-Iturbe Jauregia / Q56071259

  • Wd Datuak: Q56071259
  • Commonscat Multimedia: Urkizu-Iturbe Jauregia / Q56071259