Unai Zubeldia

Unai Zubeldia
Bizitza
JaiotzaIbarra, 2003ko uztailaren 7a (20 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia

Unai Zubeldia Elduaien, (Ibarra, 2003ko uztailaren 7a) txirrindulari gipuzkoarra da.

Kirol ibilbidea

Ibarran jaioa, Oriako Txirrindulari Eskolan hasi zen kirolean trebatzen.

2021ean, juniorretan (19 urtez azpiko mailan) lau garaipen lortu zituen. Ondoren, Laboral Kutxa taldean sartu zen, Euskaltel-Euskadiren filiala. Kolore berriekin, 2022ko Baby Giroan nabarmendu zen, gazte onenaren elastiko zuria egun batez jantziz. Kirola ikasketekin uztartu ahal izan du eta Deustuko Unibertsitatean ari da.[1],[2].

2023ko denboraldian, Euskal Herriko zirkuituan bereziki nabarmendu zen, hiru garaipen eta hainbat podium lortu zuelarik. Aipatzekoa da Santikutz Klasikan lortutako garaipena. Emaitza hauen ondorioz, Euskaltel-Euskadirekin kontratu profesioanla sinatu zuen hurrengo bi urtetarako[3].

Palmaresa

2021

  • Errenteria Hiria Saria
  • Aitor Bugallo Memoriala (junior)
  • Lazkao Proba (junior)
  • Idiazabal Saria
  • 2. Gipuzkoako Itzulian
  • 3. Iruñeko Itzulian

2022

  • 2. Jesús Pereda Memorialean

2023

Erreferentziak

  1. Unai Zubeldia, un analista de los datos al que Iker Mintegi ayudó a estrenarse
  2. Unai Zubeldia asciende al Euskaltel-Euskadi
  3. Unai Zubeldia txirrindulari profesionala izango da, Euskaltel-Euskadirekin

Kanpo estekak

  • Unai Zubeldia - ProCyclingStats
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q119854892
  • Wd Datuak: Q119854892