Slytherin

Slytherin Hogwartseko lau etxeetako bat da. Salazar Slytherin aztiak sortu zuen beste hiru fundatzaileekin batera. Slytheringo ikasleak, ospe nahiko txarra dute, nahiz eta bertako ikasleei bost axola dien.Ohore bat kontsideratzen dute etxe horretan egotea. Baina, etxe horretatik hain justu, atera dira azti eta sorgin ilunenak. Hauen ezaugarrietako bat, odol zikinen aurkako mespretxua da.

Harry Potter azaldu arte, Slytheringo etxeak, zazpi urte segidan zeraman, bai Etxeen Torneoa eta Quidditch kopa irabazten. Harry Potter etxe honetan sartzear egon zen, baina uko egin zion eta Gryffindor etxera joan zen.

Slytheringo etxearen ezaugarri nagusiak

  • Zuzendaria: Severus Snape 1996. urterarte eta Horace Slughorn ordutik aurrera.
  • Kolore esanguratsuak: Zilarra eta berdea.
  • Fundatzailea: Salazar Slytherin.
  • Mamua: Baroi odoltsua.
  • Animalia: Sugea.
  • Ezaugarriak: maltzurkeria, nahi dutena lortu dezaketenak, benetako lagunak.
  • Kokapena: Gazteluko ziegetan. Sala nagusia, ziega handi baten antza du. Lakuaren azpian dago.
  • Ikasle famatuak: Draco Malfoy, Pansy Parkinson, Vincent Crabbe, Gregory Goyle, Blaise Zabini, Malcolm Baddock, Miles Bletchley, Millicent Bulstrode, Marcus Flint, Daphne Greengrass, Montague, Theodore Nott, Graham Pritchard, Adrian Pocey, Uquhart, Casius Warrington, Terence Higgs, Bole, Derrick, Harper, Vaisey, Jack Spencer, Tom Marvolo Riddle, Severus Snape, Lucius Malfoy, Narcissa Malfoy , Bellatrix Lestrange.

Slytherinen elementua lurra da, gogortasunarekin lotuta.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3185264
  • Commonscat Multimedia: Slytherin / Q3185264

  • Wd Datuak: Q3185264
  • Commonscat Multimedia: Slytherin / Q3185264