SC Tavriya Simferopol

SC Tavriya Simferopol
Sorrera1958 (2014an desegin)
Futbol zelaiaRSC Lokomotiv
edukiera: 19.978 lagun
inaugurazioa: 1967
LigaUkrainako Premier Liga
2013-1415.a (desegina)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

SC Tavriya Simferopol (ukraineraz Спортивний клуб «Таврія») Krimeako Simferopol hiriko futbol talde profesionala da. Ukrainako Liga eta Kopa bana lortu ditu. 2015an birsortu eta Ukrainako Kherson hirian jokatuko duela iragarri zen.

Historia

Sorrera

Taldea 1958an sortu zen Avanhard Simferopol izenarekin. Sobietar aroan lortu zuen emaitzarik onena 1980ko bigarren mailako txapelketa izan zen. Hurrengo urtea Sobietar Batasuneko liga gorenean egin zuen baina ez zuen maila mantentzerik lortu.

Ukraniako garaia

Ukrainako ligak hastearekin batera lehenengo txapelduna izan zen, 1992an. 1994an Kopako finala jokatu zuen baina penalti jaurtiketetan galdu zuen.

2010an Kopa irabazi zuen luzapenean Metalurh Donetsk 3-2 garaituta. 2014 artean denboraldi guztiak lehen mailan egindako talde bakanetakoa zen, baina Errusiak Krimea okupatu zuenean taldea desegin egin zen. Taldekide batzuek FC TSK Simferopol taldea eratu zuten et Errusiako liga sisteman sartu ziren.

2015eko ekainean Ukrainako Futbol Federazioak taldea birsortzeko asmoa azaldu du, krimearekiko mugan dagoen Kherson hiri ukrainarrean egoitza izango duena.

Palmaresa

Ukrainan: 0

  • Ukrainako Liga (1): 1992.
  • Ukrainako Kopa (1): 2010.

Kanpo estekak

  • (Ukraineraz)(Errusieraz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q326156
  • Commonscat Multimedia: SC Tavriya Simferopol / Q326156

  • Wd Datuak: Q326156
  • Commonscat Multimedia: SC Tavriya Simferopol / Q326156