RWD Molenbeek

R.W.D. Molenbeek
Sorrera1909 (White Star Club de Bruxelles)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Racing White Daring Molenbeek Belgikako futbol taldea zen, Brusela hiriburukoa. Belgikako Liga bat irabazi zuen. 2003an desegin zen.

Historia

1895an sortu zen Daring Club de Bruxelles izenarekin, Belgikako bigarren talde zaharrena izan zen. Belgikako bost liga irabazi zituen Bigarren Mundu Gerraren aurretik.

Bestalde 1909an sortu zen White Star Club de Bruxelles eta 1963an Racing de Bruxelles taldearekin bat egin zuen. 1969an Racing White Star taldeak Kopako finala jokatu zuen eta hurrengo urtean Daring-ek. Azkenik 1973an bi taldeak bateratu ziren talde indartsua osatu asmotan, hortik gaur egungo izena.

1975ean Belgikako Liga irabazi zuen eta Europa mailan lorturiko emaitzarik onena 1977ko UEFA Kopako final erdiak izan ziren, baina Bilboko Athletic-ek kanporatu zuen kanpoko golaren balioarengatik.

2002-03an diru arazoen ondorioz taldea desagertu egin zen eta K.F.C. Strombeek-en lizentzia hartuz FC Molenbeeek izenarekin birsortu zen.

Palmaresa

Belgikan: 2

  • Belgikako Liga (6):
    • Daring (5): 1912, 1914, 1921, 1936, 1937
    • RWD Molenbeek (1): 1975.
  • Belgikako Kopa:
    • Txapelduna (1): 1935 (Daring)
    • Finalista (2): 1969, 1970

Nazioartean: 0

  • UEFA Kopa (0): final erdiak 1977an.

Euskal taldeen aurkako partidak

Molenbeek taldeak partida hauek jokatu ditu euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1976-77 UEFA Kopa Final erdiak Molenbeek
Athletic
1-1
0-0
Athletic
Molenbeek

Kanpo estekak

  • (Nederlanderaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2312558
  • Commonscat Multimedia: Racing White Daring Molenbeek / Q2312558

  • Wd Datuak: Q2312558
  • Commonscat Multimedia: Racing White Daring Molenbeek / Q2312558