Pista luzeko abiadura-patinaje
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/Shannon_Rempel_%2808-12-2007%29.jpg/220px-Shannon_Rempel_%2808-12-2007%29.jpg)
Pista luzeko abiadura-patinajea edo pista luzeko abiadurako irristaketa (ingelesez: long track) izotz-pista luzean izotz-irristailu gainean lasterketak egitean datzan neguko kirola. Lehiakideak erlojuaren kontra lehiatzen dira, bi biren kontra, 400 m-ko luzera duen pista batean. Bira bakoitzean bi lehiakideek korritzen ari diren kalea aldatu behar dute, barruko kaletik doana kanpoko kalera pasatuz, eta alderantziz.[1] Pista laburreko abiadura-patinajea kirol anaia du. Jada XIX. mendean lehiaketak antolatzen bazituzten ere, Chamonixko Neguko Olinpiar Jokoetan estreinatu zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm, [Neguko Kirolak Hiztegia] [2016]
Kanpo estekak
Datuak: Q17165362
![]() | Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |