Mycoplasma pneumoniae

Mycoplasma pneumoniae
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaMycoplasmatota
KlaseaMollicutes
OrdenaMycoplasmatales
FamiliaMycoplasmataceae
GeneroaMycoplasma
Espeziea Mycoplasma pneumoniae
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Mycoplasma pneumoniae Mycoplasma generoko bakterio patogenoa da, gizakiak infektatzen dituena pneumonia eta arnas-aparatuko beste patologia batzuk eraginez.

M.D. Eaton mikrobiologoak aurkitu zuen mikrobio hau 1944an, pneumonia atipiko bat zuen gaixo batean.

Ezaugarriak

Mycoplasma guztien antzera bakterio hau oso txikia da, eta zelula hormarik gabekoa. Horrenbestez, ez da Gram tindaketarekin tindatzen, eta penizilina eta beste antibiotiko betalaktamikoekiko erresistentea da. Ez da mugikorra,

M. pneumoniaek adhesina berezi bat dauka, P1 izenekoa, parasitatutako arnas-aparatuko zeluletara atxikitzeko balio duena [1].

Bakterio honek kolesterola du bere zelula mintzean, zelula eukariotoen antzera. Horrek shock osmotikotik babesten du.

Oso motel hazten du laborategiko hazkuntza-inguruneetan, bi aste inguru behar baitira bakterioaren hazkuntza antzemateko.

Patogenia

Gizakiaren arnas-aparatuko parasitoa da M. pneumoniae [2]. Pneumonia onbera sortzen du, eskuarki larria ez dena, umeak eta gazteak -bereziki- jotzen dituena. Pneumonia hori ohikoagoa da udan neguan baino. Sintoma nagusiak zefalea, sukarra eta eztula dira. Inkubazio-epe luzea du (3 aste).

Trakeobronkitisa ere sor dezake mikroorganismo horrek.

Mimetismo antigenikoaren bidez autoimmunitatea eragiten du kasu batzuetan Mycoplasma honek [2].

Gaitza arnas-traktuko laginak hartzean eta bakteriar kultura bat eginez diagnostikatu daiteke, baina prozedura oso motela da. Horregatik, teknika serologikoen bidez edo PCR-ren bidez askoz azkarrago diagnostikatzen da.

Tetraziklinak eta eritromizina erabiltzen dira pneumonia atipiko hau tratatu eta sendatzeko.

Erreferentziak

  1. Basaras, M.; Umaran, A.. (2004). Mikrobiologia medikoa. EHU, 279-280 or. ISBN 84-8373-658-6..
  2. a b Waites, Ken B.; Talkington, Deborah F. (2004) Mycoplasma pneumoniae and Its Role as a Human Pathogen Clin Microbiol Rev. 2004 Oct; 17(4): 697–728

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q310904
  • Commonscat Multimedia: Mycoplasma pneumoniae / Q310904
  • Wikispecies Espezieak: Mycoplasma pneumoniae

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 975297
  • GBIF: 3225982
  • ITIS: 963947
  • NCBI: 2104
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009177
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: JQE470FAD0
  • Wd Datuak: Q310904
  • Commonscat Multimedia: Mycoplasma pneumoniae / Q310904
  • Wikispecies Espezieak: Mycoplasma pneumoniae