Mikel Zamora

Mikel Zamora

Bizitza
JaiotzaAretxabaleta, 1977ko uztailaren 1a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoapop rock
indie rock

Mikel Zamora Carrancio (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1977ko uztailaren 1a - ) abeslari aretxabaletarra da.

Ibilbidea

Hainbat urtez herritik kanpora egon ondoren 2015ean Aretxabaletara itzuli zen. 2018an The Blue Painters taldeko abeslari bihurtu zen. COVID-19 pandemiak eragindako itxialdian hainbat kantu konposatu zituen eta 2021eko urrian bideklip bat zabaldu zuen sare sozialen bidez. "Quién me lo iba a decir" du izena eta Madrilgo eta Aretxabaletako Urkulu urtegiko eta Degurixa inguruko irudiak ikusten dira[1]. Pop-rock eta indie estiloak jorratzen ditu. 2022ko urtarrilean "Tu castillo" izeneko bigarren singlea atera zuen, animaziozko irudiez osaturikoa[2]. Bigarren bideoklip hau egin ahal izateko crowdfunding kanpaina bat antolatu zuen[3].

Sei kantu dituen EPa osatu zuen, Raúl Verak ekoiztutakoa, eta martxoan argitaratu zuen. Gaztelerazko lau abesti eta euskarazko eta ingelesezko bana ditu. Aurreneko kontzertua herrian bertan eman zuen[4][5].

2024an Smooth Trip hirukotea sortu zuen Selcuk Senyurt eta German Muñozekin batera. Abesti ezagunen bertsioak egiten dituzte[6].

Diskografia

  • Mikel Zamora PR (2022, autoekoizpena)[7]

Erreferentziak

  1. «Mikel Zamora: "Nire kantuen disko labur bat egingo dut" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  2. «Mikel Zamora: "Oso eskertuta nago bideoklip berria sortzeko jaso dudan babesarekin" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Mikel Zamora plasma sus sueños en un proyecto de música y animación» El Correo 2022-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  4. «MIKEL ZAMORA KONTZERTUAN» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  5. «Mikel Zamorak kontzertu hunkigarria jo du herrikideen aurrean - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  6. «Mikel Zamora buru duen Smooth Trip taldearen emanaldia domekan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  7. «Mikel Zamora: "Nik sortu ditut kantak, eta oso pertsonalak dira, oso neureak" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q111370363
  • Wd Datuak: Q111370363