Juan Jose Araolaza

Juan Jose Araolaza

Bizitza
JaiotzaZizurkil, 1943ko maiatzaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaEibar, 2024ko apirilaren 11 (80 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Maialen Araolaza
    Oier Araolaza Arrieta
    Gari Araolaza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpodologoa eta language activist (en) Itzuli

Juan Jose Araolaza Lahidalga (Zizurkil, 1943ko maiatzaren 13a - Eibar 2024ko apirilaren 11) euskaltzalea eta podologoa izan zen, Elgoibarko eta Eibarko gizarte bizitzan eta euskaltzaleen artean ezaguna, eta baita podologo gisa egin zuen lanagatik.

Biografia

Juan Jose Araolaza Zizurkilen jaio zen 1943an.[1] Aita tolosarra eta ama azpeitiarra zituen. Zizurkildik Elgoibarrera bizitzera joan zen 11 urte zituela, aitaren lana zela eta. Zaragozara joan zen ikastera eta handik Madrilera gero, podologia ikasketak egitera.[2]

Podologo titulazioarekin Elgoibarren berriro, 1970ean, Ongarri Kultur Elkarteko eta Elgoibarko Izarrako kide egin zen. Azken elkarte hau izan zen Elgoibarko Ikastolaren sorrera bultzatu zuena, eta horretan oso aktiboa izan zen Araolaza. Era berean, Elgoibarko Aubixa baserrian haur euskaldunentzako aterpetxe eta egonaldietarako tokia sor zedin lan egin zuen.

Podologia bulegoa eta denda Eibarren ezarri zituen 1970eko hamarkadan. Eibarren ere gizarte-bizitzan inplikatu zen, eta Eta Kitto euskara elkarteko lehen presidentea izan zen 1992an.[3] Eibar.org elkarteko kide ere izan zen.[4]

Arantxa Arrieta elgoibartarrarekin ezkondu zen,[2] eta hiru seme-alaba izan zituen: Garikoitz Araolaza, Oier Araolaza eta Maialen Araolaza.[4]

Erreferentziak

  1. «Sortzez zizurkildarra zen Juan Jose Araolaza Lahidalga zendu da - Zizurkil» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. a b «Juan Jose Araolaza euskaltzalea hil da, Elgoibar Ikastolako eta Elgoibarko Izarrako lehendakari izandakoa - Elgoibar» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  3. «Juanjo Araolaza ...eta kitto!-ko lehenengo presidentea hil da» eta kitto! euskara elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  4. a b «Juanjo Araolaza euskaltzale eta podologoa hil da» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).

Kanpo estekak

  • Juan Jose Araolazaren grabaketak Ahotsak proiektuan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q125692653
  • Wd Datuak: Q125692653