Josu Jimenez Maia

Josu Jimenez Maia
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1967ko urtarrilaren 3a (57 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaBerriozar
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna

Twitter: itxaurdi Literaturaren Zubitegia: 856 Edit the value on Wikidata

Josu Jimenez Maia (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1967ko urtarrilaren 3a - ) euskal idazlea da. Lanbidez ingeles irakaslea, egun Berriozarren bizi da. Berriozar Irratian, Euskalerria irratian, Nafar Ateneoaren Constantes Vitales aldizkarian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere ohiko kolaboratzailea da.

Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria, Atarrabiako Petri saria eta beste hainbat. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), baita olerki solteak ere Muxugorri antologian, Luces y sombras eta El Coloquio de los perros-en. Artikuluak ere bai, ehun ta berrogeita hamar baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren "How to perform kamishibai" eta "Ryookanen 101 haikuak" liburuak itzuli ditu.[1]

Heptameronaren irakurraldia - Amaiur 2022. Josu Jimenez atzean liburukia eskuan goian duela

Nafar Ateneoko kidea izanik, Margarita Nafarroako erreginak XVI. mendean idatzitako Heptamerona liburua euskaratzeko prozesuko eragile nagusietako bat izan da.[2][3]

Margarita Nafarroakoa. .

Lanak

Haur eta Gazte Literatura

  • Johanes, Bargotako Aztia (2002, Txalaparta), F. Crespo eta M. Fernandezekin batera.
  • Hiru Miru (2014, Cenlit ediciones), Maite Ramosekin batera.

Olerkiak

  • Gerezi denborako haikuak (2011, Maiatz)
  • Orbel azpiko haikuak (2013, Denonartean)
  • Aingurak eta arrangurak (2018, Pamiela)

Narratiba

  • Golf TDI beltza (2006, Bermingham)

Sariak eta errekonozimenduak

  • 2000ean Iparragirre saria
  • 2002an Orixe saria
  • 2003an Tene Mujika lehiaketan 2. saria
  • 2004an Tene Mujika lehiaketan 1. saria
  • 2006an Iparragirre saria

Erreferentziak

  1. «Heptamerona eta Nafarroako Gobernua» ZUZEU 2021-10-24 (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).
  2. Izaga, Xabier. (2021-11-03). ««Heptamerona» klasikoko lehen eguneko ipuinak, euskaraz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. (Gaztelaniaz) Anbustegi, Fernando. (2022-10-31). «Lectura continuada de ‘Heptamerón’ en Amaiur» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Idazlearen bloga.
  • Euskal idazleen elkartea.
  • Literaturaren zubitegia.
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q57659683