Ipar-ekialdeko Megalopolia

Ipar-ekialdeko Megalopolia
 Ameriketako Estatu Batuak
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
Geografia
Koordenatuak41°15′N 74°00′W / 41.25°N 74°W / 41.25; -74
Map
Demografia

Ipar-ekialdeko Megalopolia (ingelesez: Northeast megalopolis), maiz Ipar-ekialdeko korridorea, Acela korridorea, BosWash edo BosNYWash munduko megalopolirik handiena da eragin ekonomikoaren arabera[1], eta Ameriketako Estatu Batuetan soilik dagoen megalopolirik handiena. 2022an 50 milioi biztanle inguru zituen.

Ipar-ekialdeko Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean dagoen eremu hau, Bostongo aldirietatik Washingtonekotara hedatzen da, U.S. Route 1, Interstate 95 eta Acela burdinbidean zehar. Batzuetan, beste eremu urbano batzuk ere gehitzen zaizkio, tartean Richmond eta Hampton arrada hegoaldean; Portland (Maine) eta Manchester (New Hampshire) iparraldean; eta Harrisburg (Pennsylvania) mendebaldean[2].

Eskualde honetan daude AEBko gune metropolitarrik populatuenetako batzuk, tartean New York, Philadelphia eta Baltimore hiriak[3]. 2010ean 50 milioi biztanle zituen, herrialdearen %17, baina azaleraren %2 baino ez. Dentsitatea altua da, 390 biztanle kilometro karratuko, gutxi gorabehera, AEBn 31 biztanle kilometro karratuko den bitartean. 2025erako 58 milioi biztanle baino gehiago izatea espero da.

Terminoa Jean Gottmann frantziar geografoak sortu zuen 1961ean, Megalopolis: The Urbanized Northeastern Seaboard of the United States lanean. Gottmannek ondorioztatu zuen hiriak, independenteak eta banatuak izan arren, elkarrekin lotuta daudela aldirien bidez, megalopoli bakarra osatuz.

Erreferentziak

  1. «Bloomberg - Are you a robot?» www.bloomberg.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  2. (Ingelesez) «Reports» RPA (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  3. Gottmann, Jean. (1957). «Megalopolis or the Urbanization of the Northeastern Seaboard» Economic Geography 33 (3): 189–200.  doi:10.2307/142307. ISSN 0013-0095. (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13422082
  • Commonscat Multimedia: Northeast megalopolis / Q13422082

  • Wd Datuak: Q13422082
  • Commonscat Multimedia: Northeast megalopolis / Q13422082