Idoia Rodríguez Buján

Idoia Rodríguez Buján
Bizitza
JaiotzaFriol, 1983ko urriaren 25a
Herrialdea Galizia
HeriotzaHerat probintzia, 2007ko otsailaren 21a (23 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
ikusi
  • Cross of the Military Merit - Yellow Decoration
    NATO domina NATO domina

Idoia Rodríguez Buján (Friol, Lugo, Galizia, 1983ko urriaren 25a – Herat, Afganistan, 2007ko otsailaren 21a) lugoar militarra izan zen. Afganistanen, ISAF misioaren barruan, nazioarteko bake-misio batean hildako Espainiako lehen emakume militarra izan zen.[1][2]

Ibilbidea

Rodríguez Buján Espainiako Indar Armatuetan sartu zen 2004ko irailaren 27an, Infanteriako Brigada Arin Aerotransportableko (BRILAT) infanteriako soldadu gisa.[1]

Afganistanen, NATOren ISAF misioan parte hartzen zuen Espainiako kontingentearekin, 2007ko otsailaren 21ean hil zen, gidatzen ari zen BMR anbulantziaren azpiko meatze baten leherketaren ondorioz.[2][1]

Hil ondoren, Meritu Militarrari Gurutzea jarri zioten, bereizgarri horiarekin eta NATOren dominarekin.[3][4]

«Idoia Rodríguez soldadua, emakumea Indar Armatuetan» saria

2007ko martxoan, Defentsa Ministerioak Idoia Rodríguez soldadua saria sortu zuen bere oroimenez, Espainiako Indar Armatuetan emakumearen integrazioa eta genero-berdintasuna sustatzen duten pertsona, talde eta erakunde militar zein zibilen ahalegina eta lana aitortzeko.[5][6][7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2007an Meritu Militarrari Gurutzea bereizgarri horiarekin[4][3]
  • 2007an NATOren domina[3]
  • 2007an Defentsa Ministerioak Idoia Rodríguez soldadua saria sortu zuen.[5] [6][7]

Erreferentziak

  1. a b c «Idoia Rodríguez, primera militar española fallecida en una zona de conflicto | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Una militar española muere en Afganistán tras pasar su convoy sobre una mina» El País 2007-02-21 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  3. a b c (Gaztelaniaz) «El Gobierno concede a la soldado Rodríguez Buján la Cruz al Mérito Militar con distintivo amarillo y la medalla de la OTAN» La Vanguardia 2007-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  4. a b «CONCESIÓN DE LA CRUZ DEL MÉRITO MILITAR CON DISTINTIVO AMARILLO A LA SOLDADO IDOIA RODRÍGUEZ BUJÁN - Ministerio de Defensa de España» www.defensa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Defensa crea el premio 'Soldado Idoia Rodríguez' por la igualdad en el Ejército» Diario Sur 2007-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Defensa crea el premio Soldado Idoia Rodríguez» Faro de Vigo 2007-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  7. a b «DEFENSA CREA EL PREMIO 'SOLDADO IDOIA RODRÍGUEZ, MUJER EN LAS FUERZAS ARMADAS' - Ministerio de Defensa de España» www.defensa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

Kanpo estekak

  • DEF/509/2007 Agindua, martxoaren 6koa, «Idoia Rodríguez soldadua, emakumea Indar Armatuetan» saria sortzen duena.
  • Ez dago asko arratsaldeko laurak emateko. Idoia Rodríguez Buján soldadua. Isabel Katolikoa infanteria erregimentua, 29. zk.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q117021492
  • Wd Datuak: Q117021492