Gabarra
Gabarra edo kabarra ibai edo kanal batean merkantzia astunak garraiatzeko erabiltzen den hondo zapaleko ontzia da, sakonera txikiko ibilguetarako aproposa. Euskarazko kabarra bide da jatorrizko izena, gaztelaniarako ere.[1] Ontzi honen zorua erabat laua izaten da. Gabarra gehienak ez dira autopropultsatuak eta atoiontzi baten beharra dute tiratzeko edo bultzatzeko.
Athleticen gabarra
Sakontzeko, irakurri: «Athleticen gabarra»
Athletic futbol-taldearentzat gabarrak esanahi berezia du. Talde honek txapelketaren bat irabazten duenean garaipena ospatzeko bere gabarra erabiltzen du Ibaizabalen zehar nabigatuz.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q16518
- Multimedia: Barges / Q16518