FC Wacker Innsbruck

Fußball-Club Wacker Innsbruck
Sorrera1915 (2003an birsortua)
Futbol zelaiaTivoli-Neu
edukiera: 17.400 lagun
inaugurazioa: 2000
PresidenteaAustria Gerhard Stocker
EntrenatzaileaAustria Karl Daxbacher
Liga2. Liga (II)
2021-229.a (2.maila)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.
Red Bull Salzburgen aurkako partida.

FC Wacker Innsbruck (izen osoa Fußballclub Wacker Innsbruck) Austriako futbol talde onenetakoa da, Tirol eskualdeko Innsbruck hiriburukoa. 10 liga eta 7 kopa eskuratu ditu, bai eta 2 Mitropa Kopa ere. "Wacker" izenak "ausarta" esan nahi du alemanieraz.

Historia

FC Wacker Innsbruck

FC Wacker Innsbruck taldea 1915ean sortu zen eta hasieratik kolore berde eta beltza izan zituen. 1964 urtean egin zuen debuta lehen mailan eta 70. hamarkada bikaina burutu zuen, bost liga eta bost kopa irabaziz. 1986an diru arazoak zirela eta talde berria sortu zen, FC Swarovski Tirol, 1992 arte iraungo zuena. 1993an berriz hasierako izena hartu zuen urte beterako eta Austriako kopa irabazi zuen urte hartan.

  • Bundesliga (5): 1971, 1972, 1973, 1975, 1977.
  • Kopa (6): 1970, 1973, 1975, 1978, 1979, 1993.

FC Swarovski Tirol

FC Wacker Innsbruck taldearen lizentzia hartu zuen eta sei urte baino iraun ez zuen arren, 1986 eta 1992 artean, Ernst Happel entrenatzailearen eskutik tituluak irabazi zituen. 1992an berriz ere hasierako izena hartu zuen baina 1993an talde berria sortu zen.

  • Bundesliga (2): 1989, 1990.
  • Kopa (1): 1989.

FC Tirol Innsbruck

FC Wacker Innsbruck taldearen lizentzia hartu zuen honek ere eta 1993 eta 2002 artean lehen mailan aritu zen. Hiru liga txapelketa irabazi zituen baina 2002 urte horretan porrot egin zuen eta bere ibilia bukatu zen.

  • Bundesliga (3): 2000, 2001, 2002.
  • Kopa (0): finalista 2001ean.

FC Wacker Innsbruck (berria)

2003an talde berria sortu zen, hasierako izena eta koloreak hartu zituena. Hala ere feerazioak ez dio uzten aurreko taldeen emaitzak beretzat hartzen. 2004an igo zen lehen mailara eta bertan aritu da ordutik 2008-09 eta 2009-10 denboraldietan ezik. Ez du oraindik titulurik irabazi eta 2014an maila galdu zuenez orain bigarren mailan jokatzen ari da.

Palmaresa

Austrian: 17

  • Bundesliga (10):
    • Wacker Innsbruck (5): 1971, 1972, 1973, 1975, 1977.
    • Swarovski Tirol (2): 1989, 1990.
    • FC Tirol Innsbruck (3): 2000, 2001, 2002.
  • Kopa (7):
    • Wacker Innsbruck (6): 1970, 1973, 1975, 1978, 1979, 1993.
    • Swarovski Tirol (1): 1989.

Nazio artean: 2

Mitropa Kopa

  • Txapelduna (2):
    • Wacker Innsbruck (2): 1975, 1976

Kanpo estekak

  • (Alemanez) webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q261813
  • Commonscat Multimedia: FC Wacker Innsbruck / Q261813

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 141694050
  • GND: 10344044-6
  • Wd Datuak: Q261813
  • Commonscat Multimedia: FC Wacker Innsbruck / Q261813