Evaristo Bustintza

Evaristo Bustintza
Kirikiño (erdian) Indalecio Ojanguren argazkilariarekin eta Carlos Elgezua eskultorearekin, 1929an. Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEbaristo Bustintza Lasuen
JaiotzaMañaria, 1866ko urriaren 26a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaMañaria, 1929ko urtarrilaren 31 (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Abarrak... idatziriko irakurgaitxuak
    Bigarrengo Abarrak
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Kirikiño

Literaturaren Zubitegia: 289

Evaristo Bustintza Lasuen, ezagunagoa Kirikiño ezizenez (Mañaria, Bizkaia, 1866ko urriaren 26 - Mañaria, 1929ko urtarrilaren 31), euskal idazle eta kazetaria izan zen.

Ipuinak eta artikuluak idatzi zituen bere inguruko euskalkian, mendebaleko euskaran. Lanik ezagunenetarikoa "Abarrak" da, ipuin laburren bilduma.

Bere etxean, Zumelaga izenekoan, hil zen. Bere iloba Basile Bustintzarekin ezkondu zen, eta Errose Bustintza idazlearen osaba eta ezkonanaia izan zen.

Lanak

Hogei urtetan Hizkuntzaren Katedra eduki zuen Bizkaiko Foru Aldundian, Resurrección María Azkuek emana. "Euzkadi" egunkari jeltzalean euskaraz idatzi zuen 1913az geroztik.

Halaber, aldizkari hauetan ere artikuluak idatzi zituen: "Euskalzale", "Euzko-gogoa", "Euzkerea", "Euskal-Erria", "Gure Herria", "Euzko Deya" eta "Ibaizabal".

Evaristo Bustintza. Kirikiño. Idazlearen oroigarria Mañariko plazan

Narrazioa

Antzerkia

  • Anton Berakatz (1914)

Artikuluak

  • Edo geuk edo iñok ez euskeraren alde (1984, Labayru)
  • Egunekoa (1981, Labayru)
  • Guda Nagusia (1914-1918) (1989, Labayru)
  • Aberriaren alde, artikulu politikoak (2005, Labayru)

Ikus, gainera

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Bibliografia

  • Etxebarria, Igone: Evaristo Bustintza Lasuen "Kirikiño", Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 1992

Kanpo loturak

  • Ebaristo Bustintza literaturaren zubitegian
  • "Abarrak" Susa-literaturan
  • (Gaztelaniaz) epdlp
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4890270
  • Commonscat Multimedia: Kirikiño / Q4890270
  • Wikisource Jatorrizko testuak: Egilea:Evaristo Bustintza

  • Wd Datuak: Q4890270
  • Commonscat Multimedia: Kirikiño / Q4890270
  • Wikisource Jatorrizko testuak: Egilea:Evaristo Bustintza