Donostiako portua

Donostiako portua
Donostiako portua, Urgull mendia, Jesusen Bihotzaren irudia eta Urgulleko gaztelua, 2002ko irudia.
Hiria
Herrialdea  Euskal Herria
Hiria Donostia (Parte Zaharra)
Koordenadak 43°19′21″N 1°59′19″W / 43.32250°N 1.98861°W / 43.32250; -1.98861
Datuak
Irekia Erdi Aroa
Kudeatzailea Donostiako Kirol Portua
Jabea Donostiako Udala
Mota Arrantza, kirola
Portuaren azalera 1 km²
Amarralekuak 375
Luzera (gehienez) 14 m.
Zingoa (gutxienez) 1 m.
Irratia VHF 9 - 12

Donostiako portua Gipuzkoako hiri horretako portua da. Donostiako Parte Zaharrean dago, Urgull mendiaren oinean. Donostiako udaletxearen, Klub Nautikoaren eta Aquariumaren artean hedatzen da.

Donostiak 2004an 19 itsasontzi zeuzkan itsasbazterreko arrantzarako; eta 2009an, 13. Harrapaketei dagokienez, 2000. urtean 955.000 kilo arrain inguru bildu zuten kaian eta 2009an aldiz 913.000.

Inguruko eraikinak

XIX. menderaino debekatuta zegoen bertan etxebizitza-erakinik egitea, gauean harresi barrura erretiratu beharra baitzegoen legez. Alabaina, baimena eman ondoren, gaur egun ezagutzen ditugun etxeak egin ziren. Bertako etxabeetako sotoetan daude arrantzale-sotoak (eta hainbat jatetxe, gaur egun), baita Kaimingaintxo inguruko eraikuntzaren sotoetan ere. Kaiarribako sotoetan, berriz, Donostiako arraunketa eta ur-kiroletako taldeen sotoak daude (Gurutze Gorriaren postua ere bai).

Era berean, portuan honako eraikinak ere badaude: Donostiako Aquariuma, Euskal Itsas Museoa (antzinako Kontsuletxearen edo Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren egoitza, garai batean donostiarrek Torrea izenez ezagututako eraikina), Arrantzaleen Lonja, San Pedro Apostoluaren kapera eta Aita Mariren omenezko monumentua. Donostiako Parte Zaharreko etxeekin mugan, antzinako harresietatik zutik geratzen den horma zati bakarra ageri da.

Atalak

Erdiko moila

Donostiako portuko moiletako bat da Erdiko Moila, Portaleta parean sortzen da eta Kaiarriba alderantz luzatzen da. 1976 aldera azken 30 metroak kendu zitzaizkion. Gaur egun erdian egonagatik, garai batean kanpokoa zen, harik eta 1860 inguruan Moila Berria egin zen arte (gaur egun Klub Nautikotik Kaiarriba aldera doana, alegia).

Estropadak

Sakontzeko, irakurri: «Kontxako Bandera»

Urtero irailean Kontxako badian Kontxako Bandera izeneko estropada lehiaketa ezaguna ospatu ohi da. Horretarako portu honetan lehian dauden herri bakoitzeko zaletuak pilatu eta bertatik ontzi lehiatzaileak itsasoratu ohi dira.

Eraikinak

Nautikoko kaia, Kontxako badia eta Santa Klara uhartea.

Kaleak eta plazak

Jacques Cousteau plaza.

Kaleak

  • Kaia pasealekua
  • Mollaberria pasealekua
  • Mollaerdia pasealekua

Plazak

  • Jacques Cousteau plaza
  • Kaimingaintxo plaza
  • Lasta plaza

Festak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
  • (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritzaren informazioa[Betiko hautsitako esteka]
  • "Azken marinelak" (Berria)[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5639551
  • Wd Datuak: Q5639551


  • i
  • e
  • a
Donostiako leku interesgarriak
Ataria
Atari:Donostia
Parte Zaharra
Abuztuaren 31 kalea · Bretxako azoka · Donostiako portua · Donostiako harresiak · Esterlines kalea · Fermin Kalbeton kalea · Goikoa jauregia · Jesusen Bihotza · Kale Nagusia · Narrika kalea · Nautikoko kaia · Portu kalea · Raimundo Sarriegiren plaza · San Bizente eliza · Santa Maria basilika · Santa Teresa komentua · Trinitate plaza · Udaletxe Zaharra · Urgulleko gaztelua · Zuloaga plaza
Eraikin eta leku nabarmenak
Plazak
Aita Donostia plaza · Amerika plaza · Artzain Onaren plaza · Bilbo plaza · Bulebarra · Easo plaza · Europa plaza · Gipuzkoa plaza · José María Sert plaza · Katalunia plaza · Okendo plaza · Pio XII.a plaza
Kaleak
Aiete pasealekua · Antso Jakitunaren hiribidea · Askatasunaren etorbidea · Ategorrieta hiribidea · Easo kalea · Eduardo Txillida pasealekua · Foruen pasealekua · Gernikako Arbolaren pasealekua · Jose Elosegi Alkatearen hiribidea · Karlos I.aren hiribidea · Kontxako pasealekua · Itsasargi pasealekua · Madril hiribidea · Mandasko Dukearen pasealekua · Mirakontxa pasealekua · Nafarroa hiribidea · Pasealeku Berria · San Martin kalea · Tolosa hiribidea · Urbieta kalea · Zurriola etorbidea
Museoak eta Kultur-etxeak
Monumentuak
Aita Mariren monumentua · Bakearen Usoa · Bulebarreko erlojua · Bulebarreko kioskoa · Eraikuntza Hutsa · Estela · Jesusen Bihotza · Haizearen Orrazia · Izenbururik Gabe · Omenaldia Flemingi
Parkeak
Kirol instalakuntzak
Garraioa
Euskal Herriko leku interesgarriak
Baionako leku interesgarriak · Bilboko leku interesgarriak
Donibane Garaziko leku interesgarriak · Iruñeko leku interesgarriak
Gasteizko leku interesgarriak · Maule-Lextarreko leku interesgarriak
Euskal Herriko kirol-portuak

ArmintzaBermeoDeba • Donostia • EaElantxobe • Getaria • GetxoHendaiaHondarribiaLekeitioMutrikuOndarroaOrioPlentziaSanturtziZumaia


Bestelakoak: Euskal Herriko portuen zerrenda

Euskal Herriko portuak

Armintzako portua • Baionako portuaBermeoko portuaBilboko portuaDonibane Lohizuneko portua • Donostiako portua • Elantxobeko portua
Getariako portuaGetxoko portuaHondarribiko portuaLekeitioko portua • Lemoizko portua • Mundakako portua • Mutrikuko portua
Ondarroako portuaOrioko portuaPasaiako portuaPlentziako portua • Portugaleteko portua • Santurtziko portua
Zierbenako portua • Ziburuko portua


Bestelakoak: Euskal Herriko kirol-portuen zerrenda