Begoña Gorospe

Begoña Gorospe
Bizitza
JaiotzaHernani, 1942 (81/82 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaEmakunde
Maria de Maeztu Forum Feminista
Eusko Ikaskuntza

Begoña Gorospe Pascual (Hernani, Gipuzkoa, 1942) zinemagilea eta feminista da.

Maria de Maeztu Forum Feministaren bazkide sortzailea ere da.[1]

Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan Aholku Batzordeko kidea eta Eusko Ikaskuntzako bazkide aktiboa, ahozko historiari buruzko lanak egin ditu.

Nazio Batuek Beijingen antolatutako kongresu batean parte hartu zuen eta mundu osoko emakumeen egoera argi eta garbi ikusteko aukera izan zuen. Memoria historikoko berreskuratze-lanetan dihardu bete-betean.

Biografia

1974an Gizarte Graduatua lortu zuen Zaragozako Gizarte Eskolan, eta 1995ean Masterra egin zuen Emakumeen Ikasketetan eta Genero Sistemetan EHUn.

Ibilbidea

Begoña Gorospe feminismoan ari da lanean 1960ko hamarkadaren hasieratik. Etenik gabe eta jarrera kritiko baina eraginkor batetik, aldarrikapen feministako ekintzak bultzatu ditu, eta, alde horretatik, besteak beste, zinemaren plataforma erabili du. Oraindik irekita dagoen ibilbide militante batean utzi du arrastoa.

Lanak

Euskal Emakumeen memoria, argazki-erreportajeak eta hainbat artikulu biltzen dituzten dokumentalak egin ditu.

Dokumentalak

  • II República y Guerra Civil.
  • Eusko emakumeak.[2]
  • Tren Antimilitarista de Mujeres, Eibar, en el referéndum de permanencia en la OTAN
  • Congreso Internacional Investigación, Docencia y Feminismo. Donostia
  • IV Conferencia Mundial de la ONU sobre las Mujeres. Pekin 1995.[3]

    Emakumeok erabaki-zentro guztietan egon behar dugu

  • ¿Estaban, no estaban, como estaban? Humanidades, Comunicación y otras culturas. Castellón

Argitalpenak

  • Educación, Memoria e Historia de las mujeres vascas: Lecturas feministas (2015) talde-lanean. [4]

Erreferentziak

  1. VELEZ DE MENDIZABAL AZKARRAGA, Josemari. «Begoña Gorospe. Feminista: En la actual sociedad androcéntrica también los hombres están constreñidos» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  2. Gil, Alicia; Europeo, Fondo Social; Nieto, Ana María Portal. (1999). Mujeres: humanidades, comunicación y otras culturas. Publicacions de la Universitat Jaume I ISBN 978-84-8021-227-4. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  3. ««Las mujeres tenemos que estar en todos los centros de decisión»» andra.eus 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
  4. «9788494309519: Educacion, Memoria e Historia de las mujeres vascas: Lecturas feministas (Spanish Edition) - AbeBooks - Karmele Bujan Vidales, Luz Maceira Ochoa, Itziar Rekalde Roidriguez, Izazkun Orbegozo Oronoz, Begoña Gorospe Pascual, Pilar Ariztizabal Llorente, Karmele Pérez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga, Pello Aramendi Jauregi, Zaida Fernández Pérez: 849430951X» www.abebooks.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109837723
  • Wd Datuak: Q109837723