Asfixia, batzuetan itolarria eta itobeharra ere deitua, gorputzak behar baino oxigeno gutxiago hartzen duenean gertatzen den osasun-larrialdia da. Hala nola, zerbait kontrako eztarritik sartzeagatik, uretan itotzeagatik, karbono monoxido inhalatzegatik nahiz urkatzeagatik gerta daiteke.