specific developmental disorder (en), cognitive deficit (en), Gaigabezia eritasuna
Espezialitatea
Psikiatria, Psikologia neurologia
Asoziazio genetikoa
Zerrenda
TUSC3 (en), KALRN (en) eta SET (en)
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
F70.F79
GNS-9-MK
319
GNS-10
F79
GNS-9
317
DiseasesDB
4509
MedlinePlus
001523
eMedicine
001523
MeSH
D008607
Disease Ontology ID
DOID:1059
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Adimen-urritasuna, batzuetan adimen-atzeratasuna ere deitua, pertsona baten adimenaren mugak nahiz komunikatu eta bere buruaz arduratzeko arazoak jasotzen dituen terminoa da. Adimen-urriko haur batek besteek baino garapen kognitibo eta ikaskuntza motelagoa izaten du eta hortik dator adimen-atzeratasun terminoa. Batzuetan, atzeratasunarekin batera, gizaki normal batek izaten dituen trebezia zenbait ez garatzea ekar dezake adimen urritasuna. Definizioa zehaztearren, adimen kozientea 70 baino txikiagoa duten pertsonak hartu izan dira adimen-urrikotzat. Horrela, populazioaren %3ak adimen-urritasun mota bat duela zenbatetsi da.
Adimen-urritasunak arrazoiak anitz izan daitezke: genetikoak (Down sindromea, kasu), haurdunaldian izandako arazoak (alkoholdun-edariak maiz edateagatik, besteak beste) edo haurrak pairatzen dituen gaixotasunak eraginda (meningitisaren kasuan, esaterako).